99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MIRANDA-ARGA

Ordainsariak eta laguntzak Udaleko kideei

Miranda-Argako Udalak, 2004ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen ordainsariak eta bilkura sariak onestea erabaki zuen. Hona hemen:

1. Udaleko alkate andreak, María Teresa Iradiel Ibáñezek, dedikazio esklusiboko ex lege egoeran baitago, urtean 15.307,74 euroko ordainsaria jasoko du, 2004ko urtarrilaren 1etik hasita.

2. Zinegotziek, baldin eta erabateko dedikazioan edo partzialean ari ez badira, Udaleko osoko bilkuretara agertzeagatik 100,00 euroko zenbateko gordina jasoko dute bilkura bakoitzeko. Urtean, gehienez ere, 869,00 euroko zenbateko gordina jasoko dute.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Miranda-Argan, 2004ko ekainaren 25ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0411265