99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Udal Planeko aldaketa behin betiko onetsita

Azagrako Udalak, 2004ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzako 8 eta 9. artikuluen aldaketa, "gorputz eta elementu irtenak eta sarguneak", hurrenez hurren, udal arkitektoak Hirigintzako Batzordeak hala proposatuta emandako testuari jarraituz.

Eta hori dena argitaratzen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta adierazten da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, jurisdikzio horri dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, honako bi hauetako bat:

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik.

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Azagran, 2004ko uztailaren 15ean._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0411482