99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

L A R R A G O A

Hilerriaren ordenantzako hasiera bateko aldaketa

Larragoako Udalak, 2004ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Espedientea udal idazkaritzan dago.

Larragoan, 2004ko ekainaren 30ean._Alkatea, Saturnino Andueza Ruiz de Larramendi.

Iragarkiaren kodea: L0411412