99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Ordenantza behin betiko onetsirik

Corellako Udalak, 2004ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Corellako Alde Zaharreko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko Eraikuntzaren ordenantza.

Espedientea jendaurrean egon ondotik 2004ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 19an, argitaratutako iragarkiaren bidez, Udalak ordenantza hori behin betiko onetsi du, 2004ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 326. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Corellan, 2004ko uztailaren 8an._Alkatea, Ramón M. Jiménez González.

CORELLAKO ALDE ZAHARREKO BABES ETA BARNE BERRIKUNTZARAKO PLAN BEREZIKO ERAIKUNTZAREN ORDENANTZA

1. artikulua. Aplikazio esparrua.

Ordenantza hauen aplikazio eremua izanen da Babeserako Plan Berezian (BBBPB) araututako mugapea.

I. TITULUA

Eraikuntzaren baldintzak

2. artikulua. Teilatu-hegalaren behealdeko lerroa.

Teilatu-hegalaren behealdeko lerroa izanen da fatxada eta teilatu-hegala batzen diren puntua.

3. artikulua. Teilatu-hegala zein planotan ezarriko den.

Teilatu-hegala ondoko hauek zehaztutako planoan egonen da: teilatu-hegalaren hegalkina, 80 cm-ko gehieneko ertza eta estalkiaren malda, Plan Berezian ezartzen baita.

4. artikulua. Desnibel urriko bi kaletara ematen duten lurzatiak.

Nibelean 50 cm baino gutxiagoko ezberdintasuna duten bi kaletara jotzen duten lurzatien kasuan, altuera neurtuko da eraikinaren sarrera nagusia dagoen fatxadatik, eta sakonera eraikigarri guztiari eragingo dio.

5. artikulua. Irisgarritasun neurriak.

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea aldatzeko martxoaren 25eko 22/2003 Foru Legeko zehaztapen berriei jarraituz, etxebizitzetarako eraikin berriek bere irisgarritasuna bermatu egin beharko dute, irizpide hauen arabera:

a) Etxebizitza kolektibo guztietan aurreikusi egin beharko da tokia, gutxienez, eraikinaren bizian zehar igogailua paratu ahal izateko aurrerago.

b) Eraikinaren solairuen kopurua beheko planta gehi beste bi baino handiagoa denean, eraikin publiko edo etxebizitza kolektiboko eraikin horietan garatzen den komunikazio bertikaletako gune bakoitzean, gutxienez igogailu bat proiektatu eta eginen da.

Igogailuaren bolumetria ez da kontuan hartuko aprobetxamenduari dagokionez, eta zentzu horretan eraikigarritasunaren gehieneko sakonera okupatu ahalko du, betiere xehetasun azterlana tramitatu bada eta Udalak onetsi badu. Azterlanean bermatuko da bolumen hori tokirik egokienean kokatuko dela lurzatiaren barneko patioa edo etorkizuneko etxe-sailen patioak ez kaltetzeko.

Ondorio horietarako, igogailuaren gehieneko bolumena ezin izanen da 3 metro karratuko azaleratik gorakoa izan. Ondorioz, bolumetria handiagoko bestelako aukerak bai kontuan hartuko direla eraikigarritasunari dagokionean.

Iragarkiaren kodea: L0411408