99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FITERO

Jaiotza-tasa handitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik

Fiteroko Udalak, 2004ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Jaiotza-tasa handitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, eta martxoaren 22an argitaratu zen, 2004ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da eta beraz, indarra duen legeriari jarraituz, delako aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da eta argitara ematen:

2. artikulua, lehen lerroaldea: Laguntza hauen onuradunak honako hauek izanen dira: senar-emazteak, izatezko bikoteak edo guraso bakarreko familiak, betiere udal mugape honetan erroldatuak badira eta ondorengoak badituzte, beti ere ondorengoa haien hirugarren edo hortik aitzineko seme-alaba bada, erditze naturalekoa izan nahiz adopziokoa izan. Ez da beharrezkoa izanen bi senar-emazteak edo izatezko bikoteko kideak erroldaturik egotea, erroldatu gabea Fiteron egiazki bizi bada eta behar bezala arrazoitzen badu.

6. artikulua, bigarren lerroaldea: Onuradunen erroldatzearen egiaztagiria.

6 artikulua, hirugarren lerroaldea: Famili liburua edo bertzelako agiriak, seme-alaben kopurua -erditze naturalekoak izan nahiz adopziokoak izan-egiaztatzen dutenak, laguntza norendako eskatzen den, hura barne.

Xedapen gehigarri bat erantsi da. 2004ko abenduaren 31 baino lehenago aurkezten diren eskabideak data hori baino lehen sortzen edo adoptatzen diren lehenbiziko edo bigarren seme-alaben gainean, ontzat hartuko dira, baldin eta ordenantza honetan ezartzen diren gainerako baldintzak betetzen badira.

Fiteron, 2004ko uztailaren 16an._Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0411373