99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1028/2004 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 1. motako irakasle kontratatu doktoreen 7 lanpostu kontratatzeko lehiaketaren deialdia egiten duena.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sailek onetsitako Irakaskuntza Antolatzeko Programak

Ikusirik Sailek izapidetutako eskaerak, eta kontuan izanik Plantillen Dokumentuan jasotzen den irakasleak sustatzeko politika.

Ikusirik Gobernu Batzordeak 2004ko ekainaren 22an onetsi zuen Erabakia, irakasle kontratatu doktoreen lanpostuak sortu zituena.

Ikusirik abenduaren 21eko 6/2001 Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikulua eta ondorengoak, unibertsitateei eskubidea ematen dietenak lan kontratupean irakasle eta ikertzaileak kontratatzeko.

Ikusirik irailaren 9ko 194/2002 Foru Dekretua, Unibertsitateari baimena ematen diona irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko.

Ikusirik apirilaren 19ko 655/2004 ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleak eta Ikertzaileak kontratatzeko Arautegia onesten duen Erabakia argitaratzea agintzen duena.

Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena ikusirik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Txostena ikusirik eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak hala proposaturik.

Kontu-hartzailearen txostena izanda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT

Lehena._Lehiaketarako deialdia egitea, Oinarriekin bat etorriz; Oinarri horiek ebazpen honi erantsi zaizkio I. Eranskinean, eta haren zati dira.

Bigarrena._2004ko Aurrekontuetako I. Kapituluan berariaz prestatutako kontusailetara bideratuko da irakasleen kontratazioak eragindako kostua:

_1. motako irakasle kontratatu doktoreen kontusaila 21/21/00/131.04: 47.646,47 euro.

_Gizarte Segurantzako kontusaila 21/21.00/160.00: 15.829,79 euro.

Hirugarrena._Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Laugarrena._Ebazpen honen berri ondoren aipatzen diren hauei guztiei ematea: Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitatea Koordinatzeko Kontseiluari, ukitutako Saileko zuzendariei, Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzari, Aurrekontu eta Ekonomia Plangintzarako Atalari, Kontabilitate Atalari eta kontuhartzaileari.

Bosgarrena._Ebazpen honen aurka, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi- errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2004ko uztailaren 29an._Errektorea, Pedro Burillo López.

I. ERANSKINA

Oinarriak

Lehena._Deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoretzak, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoan, Estatutuetan eta Irakasleak eta Ikertzaileak kontratatzeko Arautegian ezartzen denarekin bat etorriz, deialdia egin du II. Eranskinean zerrendatzen diren lan kontratupeko irakasle kontratatu doktoreen lanpostuen lehiaketarako.

Bigarrena._Lehiaketaren araubidea.

Honako hauek hartuko dira kontuan lehiaketa hau eraentzeko: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko IX. Tituloko I. Kapitulua, Unibertsitate honetako Estatutuak, irailaren 9ko 194/2002 Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoari baimena ematen diona irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko, Unibertsitate honetako Irakasleak eta Ikertzaileak kontratatzeko Arautegia (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 56. zk., 2004ko maiatzaren 10ekoa) eta deialdi honetan dauden oinarriak.

Hirugarrena._Izangaien betekizunak.

3.1. Lehiatu ahal izateko betekizunak, 3.2 eta 3.3 oinarrietan ezartzen direnak, lehiaketan parte hartzea eskatzeko epea amaitzen den egunerako bete behar dira, eta kontratua burutzen den arte mantendu gainera.

3.2. Lehiaketa honetan onartua izateko, honako betekizun hauek bete beharko dira izaera orokorrez:

a) 18 urtetik gorakoa izatea eta jubilatzeko adina betegabe izatea.

b) Eskatutako ikasketa titulua edukitzea edo edukitzeko moduan egotea. Espainiako Estatutik kanpo ikasi duenarentzat, beharrezkoa izango da gai horietan eskumenduna den ministerioak baliokidetzea titulazio akademikoa. Europako Batasuneko tituluak dituzten izangaien kasuan, homologazioa aurkeztuko da, edo, bestela, unibertsitateko irakaslea izateko gaitasuna aitortzen duen egiaztagiria.

c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

d) Ez egotea bereizirik edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik diziplinako espedientea dela kausa, ez egotea funtzio publikoak betetzeko ezgaitua, edo irakaskuntzarekin bateraezinak diren karguak edo funtzioak ez betetzea. Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea abenduaren 26ko 53/84 Legearen eta garapen arauen mendean geratuko da bateraezintasunei dagokienez. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, betekizun hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duten diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

e) Espainiako naziotasunik gabeko izangaiek gaztelaniaren ezagutza egokia izan beharko dute beren eginkizunak aurrera eramateko.

f) Euskarazko hizkuntza gaikuntza duten lanpostuak eskatzen dituzten izangaiek bete egin beharko dute 2004ko maiatzaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakia, irakasleen hizkuntza gaikuntza balioetsi eta egiaztatzeko prozedura arautzen duena eskolak euskaraz emango diren lanpostuetan.

3.3. Betekizun bereziak irakasle kontratatu doktore lanposturako.

a) Doktorea izatea, eta gutxienez 3 urteko irakaskuntza edo ikerketa jarduna egiaztatzea, edo lehentasunez doktoretza ondoko ikerketa.

b) Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak egiaztapen positiboa ematea.

Laugarrena._Eskabideak.

4.1. Lehiaketetan parte hartu nahi dutenek dagokion eskabidea aurkeztuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean, edo, bestela, Administrazio Publikoen Eraentza Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 38.4 artikuluak ezartzen dituen prozeduretako edozeinen bidez, beti ere, eskatutako lanpostu bakoitzeko, eta 10 laneguneko epean deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako III. Eranskinean ezarritako ereduari lotuko zaizkio, eta ondoren aipatzen den agiriekin batera aurkeztuko dira:

a) Lehiaketan parte hartzeko tasa moduan 25 euro ordaindu direla justifikatzen duen ordezkagiria, martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak, Nafarroako Foru Administrazioko Tasa eta Salneurri Publikoei buruzkoak, ezartzen duenarekin bat etorriz. Kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako 3008.0001.18.0700190523 kontu korrontean sartuko da, "Irakasle kontratatu doktore lanposturako lehiaketa" identifikazioa emanda.

Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

1) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna dutenak, hori egiaztatzen badute.

2) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak. Salbuetsita egoteko baldintza izango da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana, eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko arrazoirik ez badago. Hori egiaztatzeko dagokion Enplegu Bulegoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez badu, tasa ez ordaintzeagatik izangaia baztertua izango da.

Parte hartzeko eskubideak ordaintzeak ez du inolaz ere ordezkatuko eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko tramitea.

b) NANaren fotokopia, edo, atzerritarra izanez gero, nortasuna eta jaioteguna frogatzen dituen agiria.

c) Doktore tituluaren jatorrizko egiaztagiria edo fotokopia erkatua.

d) Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak bere jardunari emandako egiaztapen positiboaren jatorrizko egiaztagiria edo fotokopia erkatua.

e) Gutxienez 3 urteko irakaskuntza edo ikerketa jarduna egiaztatzea, edo lehentasunez doktoretza ondoko ikerketa.

f) Ikasketa espedientearen jatorrizko egiaztagiria edo fotokopia konpultsatua.

g) Izangaiaren curriculum zehaztua. Agiriz justifikatzen diren merituak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte hartuko dira aintzat.

h) Eskatzen den hizkuntza ezagutzaren mailaren egiaztagiri ofiziala.

4.2. Nafarroako Foru Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntzaren batean aurkeztutako frogagiriek zinpeko interpreteak eginiko itzulpena eduki beharko dute alboan.

Bosgarrena._Onartuen eta baztertuen zerrenda.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, Irakasleen Gaietarako errektoreordeak, 10 eguneko gehieneko epean, Unibertsitateko Errektoretzako eraikineko iragarki oholean jarriko du erakusgai deitutako lanpostu bakoitzeko onartuen eta baztertuen zerrenda, eta, azken hauen kasuan, zergatik baztertu diren aipatuko da gainera.

Baztertutako edo aipatu gabeko izangaiek hamar laneguneko epea edukiko dute, behin-behineko zerrenda jendaurrera zabaltzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eskabidearekin batera aurkeztu behar ziren betebeharreko baldintzak, aurkeztu ez direnak eta baztertzea edo ez aipatzea ekarri dutenak, aurkezteko.

Honako hauek izango dira baztertzeko arrazoiak: eskabidea ezarritako epetik kanpo aurkeztea, lehiatzen den lanpostuan eskatzen diren baldintzak ez betetzea, lehiaketan parte hartzeko tasa ez ordaintzea edo baldintzak betetzen direla justifikatzen duten agiriak ez aurkeztea.

5.2. Epe hori bukatzen denean, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda jarriko da erakusgai Unibertsitateko Errektoretzako eraikineko iragarki oholean.

5.3. 30/1992 Legeko 59.5.b) artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, argitaratze horiek interesdunei egin beharreko norberarentzako jakinarazpena ordezkatuko dute, eta jakinarazpen horiek sortzen dituzten ondorio berberak sortuko dituzte.

5.4. Behin betiko zerrendatik baztertuak izan direnek eskabidearen bidez eskatzen ahal dute tasa itzultzeko. Eskabide horretan aipatuko dira transferentzia gauzatzeko bankuko datuak.

Seigarrena._Kontratazio batzordeak.

6.1. Dagokion Kontratazio Batzordeak erabakiko du lehiaketa, eta bost kidek osatuko dute Kontratazio Batzorde hori, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleak eta Ikertzaileak kontratatzeko Arautegiko 21. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

6.2. Unibertsitateko Errektoretzako eraikineko iragarki oholean jarriko dira erakusgai Kontratazio Batzorde bakoitzaren osaera eta baita onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda ere.

6.3. Batzordeko kideek abstenitu edo haiek errefusatu nahi izanez gero, azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Administrazio Publikoen Eraentza Juridiko eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzkoak, ezartzen duenari jarraituko zaio.

6.4. Kide guztiak bertan direla eratu beharko dira kontratazio batzordeak, eta hauek jardunean hasi aurretik gainera.Batzordea eratzeko eguna zehazturik, batzordeburuak onartutako izangaiei jakinaraziko die. Batzordea eratzeko bilkura honetan, honako jarduera hauek egingo ditu batzordeak:

a) Lehiatzaileen egokitasuna finkatzeko baremoa aplikatzeko irizpideak hartuko dira.

b) Onartutako izangaiak aurkeztuko dira, eta boskoizturik aurkeztuko dute lehiaketako xedea den lanpostuaren jakintza arloko irakasgai baten programa zehaztua, bere baitan honako hauek edukiko dituena: gaitegia, bibliografia, irakaskuntzaren helburuak eta metodologia, egindako ikerketa lanak eta izangaiak egin nahi duen ikerketa jardunaren proiektua.

c) Lehiatzaileak lehen aldiko ahozko proba egiteko deituko dira. Deialdiak probak zer tokitan, egunetan eta ordutan egingo diren zehaztuko du. Lehiatzaile bat baino gehiago badago, proba egiteko hurrenkera zozketatu egingo da.

6.5. Kontratazio batzordeetako kideek Nafarroako Unibertsitate Publikoko araudian zehaztutako agertzeagatiko sariak jasoko dituzte.

Zazpigarrena._Hautaketa prozedura.

Lehiatzaileak hautatzeko prozedurak bi aldi edukiko ditu:

7.1. Lehen aldia izangaiaren ahozko azalpen bat izango da, aurkeztu dituen irakaskuntza programari eta ikerketa proiektuari buruzkoa. Azalpen horrek ordubeteko iraupena izango du gehienez ere. Ondoren, Batzordeak izangaiarekin eztabaidatuko du, gehienez ere bi orduz, ez bakarrik ahozko proban azaldu diren eta azpimarragarri irizten diren alderdiei buruz, baizik eta lehiakideak aurkeztu dituen agirietan agertzen ziren beste edozein gairi buruz ere.

Lehen aldi honek gehienez ere 10 puntu izanen ditu, eta baztertu eginen dira gutxienez 5 puntu lortu ez dituzten lehiatzaileak. Deialdiko lanpostuaren jakintza-arloan unibertsitateko edozein irakaskidegotarako gaituak daudela egiaztatzen duten izangaiei zuzenean emango zaie gehienezko puntuazioa, eta ez dute ahozko proba hau egin beharrik izango.

Lehen aldia bukatuta, Batzordeko kide bakoitzak buruari emango dio txosten arrazoitu bat, izangai bakoitzak azaldu dituen edukiak eta metodologia balioetsiz, eta zenbakizko puntuazioa emanez. Batzordeak emandako puntuazioen batez bestea egin eta hurrenez hurreneko lehiakideen zerrenda bat prestatuko du, aurreko paragrafoan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu eta bigarren aldira pasatzen direnena.

7.2. Bigarren aldian Kontratazio Batzordeak izangaiek alegatutako eta egiaztatutako irakaskuntza-merituak, irakaskuntza-programa eta ikerketa-proiektuak balioetsiko ditu, Batzordea eratu zenean ezarri ziren baremoa aplikatzeko irizpideak erabiliz. Batzordeak izangai bakoitzaren balioespen banakakoa egingo du, arrazoiak eta zenbakizko puntuazioa emanez. Deialdi honetako IV. Eranskinak ezartzen duen baremoa da irakasle kontratatu doktoreen lanpostuei dagokiena.

Batzordekide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merituak, eta aldi honetako puntuazioa izangai bakoitzari ematen zaion puntuazioaren batez besteko aritmetikoa izango da.

7.3. Azken puntuazioa bi aldietako zenbakizko puntuazioen batuketa izango da. Berdinketa gertatuz gero, Batzordeko kideek bozketa bat egingo dute, izangaien zerrendaren hurrenkera erabakitzeko. Bozketa honetan berdinketak jarraitzen badu, batzordeburuaren kalitatezko botoak desegingo du berdinketa.

Kontrataziorako proposamena egin ahal izateko, azken puntuazioa 25 puntukoa edo gehiagokoa izango da.

Zortzigarrena._Kontratazio proposamena.

8.1. Bi aldiak bukatu eta gero, eta ahozko aldia egiten denetik hiru laneguneko epean, Batzordeak hurrenez hurreneko lehiatzaileen zerrenda prestatuko du, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko kontratazio proposamena helaraziko dio Irakasleen Gaietarako errektoreordeari.

Inolaz ere ezin izango da proposatu lehiaketaren xede den lanpostu kopurua baino izangai gehiago kontratatzea, baina bai ordea txikiagoa den kopurua, eta are lehiaketa eman gabe utzi ere.

8.2. Kontratazio Batzordeak Errektoretzako eraikineko iragarki oholean zabalduko du jendaurrera kontratazio proposamena, eta, hala badagokio, eskatzen den gutxieneko puntuazioa berdindu edo gainditu duten izangaien zerrenda hurrenkeraren arabera ordenatua. Unibertsitateak urtebetez erabiltzen ahal du zerrenda hori, proposatutako izangaiak uko eginez gero.

8.3. Erreklamazioak egiteko epean batere aurkezten ez bada, errektoreak kontratazio proposamena jasotzeko ebazpena emango du. Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere Ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bederatzigarrena._Erreklamazioak.

9.1. Interesdunek bost laneguneko epea dute, kontratazio proposamena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, kontratazio proposamenari buruzko erreklamazioa aurkeztu ahal izateko Estatutuetako 84.3 artikuluan aurreikusten den Erreklamazio Batzordearen aurrean.

9.2. Erreklamazio Batzordearen erabakiaren aurka gorako errekurtsoa jartzen ahal da errektorearen aurrean. Gorako errekurtso honen ebazpenak administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan bi hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hamargarrena._Kontratuak gauzatzea eta izenpetzea.

10.1. Bost laneguneko epean, kontratazio proposamena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, lanpostua eskuratu dutenek ondoren zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Langileen Kudeaketarako Atalean, dagokion kontratua gauzatu ahal izateko:

a) Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko afiliazio-txartelaren fotokopia.

b) Bankuko datuak nomina sartzeko,

c) txartel tamainako argazkia, berriki egindakoa,

d) Bateraezintasunik ez daukalako aldarrikapena.

10.2. Kontratatuak izateko eskubidea galduko dute ezarritako epearen barruan, eta ezinbesteko arrazoirik egon ezean, agiriak aurkezten ez dituztenek, edo eta agiriak azterturik, lanpostua betetzeko eskatzen den betebeharreko baldintzaren bat falta dutenek.

10.3. Deialdi honen ondorio diren lan kontratuak abenduaren 21eko 6/2001 Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluak eta ondorengoek ezartzen dutenaren mende egongo dira, eta aurreikusi gabekoan, berriz, Langileen Estatutuak eta lan arautegi aplikagarriak ezartzen dutenaren mende.

10.4. Oro har denbora mugagabeko kontratua egingo da. Irakasle kontratatu doktoreen arduraldia osoa izango da.

10.5. Kontratua izenpetzea pertsonala eta besterenganaezina da, eta Irakasle eta Ikertzaileen Kuderaketarako Bulegoan egingo da.

10.6. Kontratua lanean hasi baino lehen izenpetuko da, 10 laneguneko gehienezko epean, lanpostuaren ebazpena argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

10.7. Kontratatua dagokion Saileko zuzendariaren aurrean aurkeztu beharko da, kontratuak ezartzen duen egunean lanari ekiteko. Kontratuak ezartzen duen egunean lanean hasten ez bada eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak irizten badio horretarako zio justifikaturik ez dagoela, kontratua baliogabe geratuko da, eta jardun guztiak deuseztaturik.

10.8. Kontratua izenpetzen ez bada edo kontratatua lanean hasten ez bada, aurreko paragrafoetan aipatzen diren epeetan, interesatuak lanpostuari uko egiten diola ulertuko da. Bi kasuetan Kontratazio Batzordeak lanpostu horretarako proposatzen duen ordezkoen zerrendan hurrengoa dagoen izangaiari deituko zaio, eta honek epe berdina edukiko du kontratua gauzatzeko.

II. ERANSKINA

Lanpostuen maila 1. motako irakasle kontratatu doktorea (doktore moduan gutxienez 3 urteko antzinatasuna dutenak)

LAN-

3210 FILOLOGIA ETA HIZ- GAZTELANIA Arloarena berarena.

KUNTZAREN DIDAK-

TIKA

3215 ZUZENBIDE PRIBA- ZUZENBIDE ZIBILA Arloarena berarena.

TUA

3216 EKONOMIA HISTORIA ETA ERA- Arloarena berarena.

KUNDE EKONOMI-

KOAK

3217 SOZIOLOGIA SOZIOLOGIA Teoria soziologikoa. Ezagutzaren

soziologia.

3218 SOZIOLOGIA SOZIOLOGIA Ideologia politiko garaikideak eta

taldekako ekimenaren egitura.

Aldaketa politikoko prozesuak

gizarte garaikideetan.

3219 GEOGRAFIA ETA HIS- GIZA GEOGRAFIA Arloarena berarena.

TORIA

3220 ENPRESEN KUDEA- ENPRESEN ANTOLA- Arloarena berarena.

KETA KETA

III. ERANSKINA

IV. ERANSKINA

Irakasle kontratatu doktoreen lanpostuetarako baremoa

Irizpide orokor gisa, honako elementu hauek balioetsiko dira, beti kontuan hartuko delarik, atal guztietan, lanpostuaren jardueraren eta profilaren arteko harremana:

a) Ikerketa lanak eta zientziaren arloko argitalpenak (gehienez 16 puntu).

b) Unibertsitateko irakaslanak, behar bezala frogaturik kontratuaren bidez eta jarduera balioesteko txostenaren bidez (gehienez 8 puntu).

c) Irakaskuntza proiektua (gehienez 3 puntu). Honako hauek edukiko ditu: gaiak, bibliografia, helburuak eta irakasteko metodologia.

d) Ikasketa espedientea (gehienez 3 puntu). Batez besteko nota ondorengo irizpidearen arabera kalkulatuko da, modu proportzionalean aplikatuta:

Gainditu bakoitzak puntu 1 balioko du, Oso Ongi bakoitzak: 2 puntu, Bikain bakoitzak: 3 puntu eta Ohorezko matrikula bakoitzak: 4 puntu. Guztira ateratzen den puntuazioa egindako irakasgai-kopuruaren artean zatituko da, ondorio hauetarako kontuan hartuko ez direlarik "ez aurkeztuak" eta "ez gaindituak".

Kredituen arabera egituratzen diren ikasketa planen kasuan, espedientearen batez bestekoa honela aterako da: irakasgai bakoitzaren kalifikazioa bider irakasgai bakoitzaren kreditu-kopurua egin, biderkadura horien emaitzak batu, eta ateratzen dena zati kreditu-kopurua, guztira, egin.

e) Beste merezimendu batzuk (gehienez 2 puntu). Atal honetan, Batzordearen irizpidearen arabera, ondokoak balioetsiko dira: hizkuntzak, jasotako berezitasun ikastaroak, atzerriko egonaldiak, beste titulazio batzuk, bekak, sariak eta eta lehiakideak ematen duen beste edozein datu.

Iragarkiaren kodea: F0412141