99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2004ko ekainaren 18an egin osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 17. puntuan:

1. Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntuala, 28. poligonoko 7 c lurzatiaren kategorizazioa aldatzeko oihan lurzorutik ekoizpen ertaineko lurzorura. Aldaketa berariaz irekitako espedientean dago eta sustatzailea José María Aguerre Indaburu da.

2. José María Aguerre Indabururi eskatzea, aldaketa hori behin-behinekoz onetsi aurretik dokumentazio osagarri egokia aurkez dezala frogaketa egokiera, edukiak, tramitazioa eta egokitasunaren karietara, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

3. Aldketa espediente hori jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, Baztanen, 2004ko uztailaren 1ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0411221