99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERTIZARANA

Ordenantzak hasiera batean onetsirik

Udalak, 2004ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen honako udal ordenantza hauek:

1. Bertizaranako Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsita.

2. Legasan aparkaleku publikoak kamioiendako erabiltzea eta hartarako tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten udal idazkaritzan.

Bertizaranan, 2004ko ekainaren 24an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411219