99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1225/2004 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 135/2004 prozedura laburtuaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena.

Ignacio Melchor Mendaza Garcíak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Nafarroako Gobernuak 2004ko otsailaren 23an hartutako erabaki baten aurka. Erabaki haren bidez ezetsi egin zen administrari laguntzaileen lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren emaitzen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera.

EBATZI DUT:

1. 135/04 prozedura laburtuaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta aurkaturiko ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea epaitegi hartan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazpenetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko uztailaren 26an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0412004