99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partzialeko PA unitateko 5E, 5N eta 5O lurzatietako garajeen mankomunitatearen gaineko hitzarmena onetsirik

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2004ko uztailaren 5ean:

RAL 04-UZT-05 (11/UV)

"Ikusirik Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoak 2004ko ekainaren 28an eman txostena, espedientean baitago, eta presa arrazoiak direla-eta hau ebatzi dut:

1. Onestea Iruñeko Udalaren eta Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako PA unitateko 5E, 5N eta 5O lurzatien jabeen artean garajeen mankomunitatearen gainean sinatu beharreko hitzarmena.

2. Iruñeko Udaleko alkate udalburuari ahalmena ematea delako hitzarmena sinatzeko.

3. Hurrengo osoko bilkuran horren berri ematea, bidezko bada berrets dezan."

Iruñean, 2004ko uztailaren 26an._Jarduneko alkatea, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: L0411759