99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

M A R T Z I L L A

Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 4. poligonoko 1359. lurzatian (Antolamendu Egituratzailearen Zehaztapenak). Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2004ko uztailaren batean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (Antolamendu Egituratzailearen Zehaztapenak), 4. poligonoko 1359. lurzatiari buruzkoa, Agropecuaria Obanos, S.A.k sustatua, Arturo Dufur Iriarte teknikariak prestatutako agiriari jarraituz. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan, 79.2 artikuluari buruz, ezarritakoa betetzeko.

2. Espedientean jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta, eta ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Martzillan, 2004ko uztailaren 2an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0411555