99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELGORRIAGA

U.E.S.D.1 unitatearen mugapen proiektua hasiera batean onetsirik

Elgorriagako Udalak, 2004ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen U.E.S.D.1 unitatearen mugapen proiektua, Carlos Urrutia arkitektoak prestatua eta Julián Izura Nuin jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143. artikuluan, 76. artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Elgorriagan, 2004ko uztailaren 19an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411543