99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

UE 29 unitatea birzatitzeko proiektua

Etxarri-Aranazko Udalak, 2004ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen birzatiketa proiektuaren kostuen behin betiko likidazioa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 41. artikuluan ezarri bezala. Orobat, erabaki da kostuen behin betiko likidazioa jendaurrean jartzea hogei egunetarako, unitatearen jabeek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Etxarri-Aranatzen, 2004ko uztailaren 16an._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0411480