99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BETELU

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Beteluko Udalak, 2004ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:

1. Hasiera batez onestea ondoko hauen arteko hirigintza hitzarmena: Beteluko Udala, María Ignacia Iriarte Estanga, Beteluko 1. poligonoko 25. lurzatiaren jabea, eta Francisco Javier Goicoechea Iriarte, María Jesús Goicoechea Iriarte, Iñaki Goikoetxea Iriarte, Juan María Goicoechea Iriarte eta Aitor Goikoetxea Iriarte, Azkonegia etxearen jabeak. Hitzarmena eremu horretan aurreikusitako hirigintzako lagapenei buruzkoa da.

2. Jendaurrean jartzea hogei egunean Udaleko iragarki oholean, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietako batean argitaratzea, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Betelun, 2004ko uztailaren 16n._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0411469