99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

UU-13 eta SGU-21 unitateen mugapenaren aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2004ko ekainaren 29ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Gobernu Batzordearen 2004ko otsailaren 17ko bilkuran hasiera batez onetsi zen UU-13 eta SGU-21 unitateen mugapenaren aldaketa (6 eta 7. lurzatiak, 28. poligonoa), Julio Amadoz Gallardo jaunak sustatua, izan ere proposatu egiten baitu UU-13 unitatearen mugapena aldatzeko SGU-21 unitatearen kaltetan.

Apirilaren 28an espedientea jendaurrean paratu zen, 2004ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaren bidez, eta hala egon den denboran inork ez du inolako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Udaleko arkitektoak eta Aholkularitza Juridikoak eman txostena, eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, 2004ko ekainaren 18koa, eta aplikatuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/02 Foru Legeko 143. eta 76. artikuluetan xedatutakoa,

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea UU-13 unitatearen mugapen aldaketa SGU-21 unitatearen kaltetan (28. poligonoko 6 eta 7. lurzatiak), Julio Amadoz Gallardo jaunak sustatua.

Bigarrena._Behin betikoz onesteko erabakiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta aldaketaren erabakia eta kopia igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Hirugarrena._Erabakia jakinaraztea Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari, Hirigintza Alorrari eta Aholkularitza Juridikoari, baita interesatuei eta ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2004ko uztailaren 8an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411394