99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Behin betikoz onetsirik BBBPBko aldaketa E-4 sektoreari dagokionez (111. etxadia, 34. poligonoa, 139 eta 140. lurzatiak)

Tafallako Udalak, 2004ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Gobernu Batzordearen 2004ko apirilaren 6ko bilkuran hasiera batez onetsi zen Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa E-4 sektoreari dagokionez, (111. etxadia, 34. poligonoa, 139 eta 140. lurzatiak; Era de la Abadía kalea, 1 eta Garces de los Fayos kalea, 1), Fernando del Moral Janin jaunak sustatu duena. Xedea: bi lurzatiak batu eta eraikin bat egitea.

Maiatzaren 5ean espedientea jendaurrean paratu zen, 2004ko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaren bidez, eta hala egon den denboran inork ez du inolako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Udaleko arkitekto andreak eta lege aholkularitzak eman txostenak eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, 2004ko ekainaren 18koa, aplikatuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 74. artikuluan, 6/90 Foru Legean, 11/99 Legean eta 57/03 Legean xedatutakoa, ondokoa erabaki da:

Lehenbizikoa_Behin betikoz onestea Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa E-4 sektoreari dagokionez, (111. etxadia, 34. poligonoa, 139 eta 140. lurzatiak; Era de la Abadía kalea, 1 eta Garces de los Fayos kalea, 1), Fernando del Moral Janin jaunak sustatua.

Bigarrena._Behin betikoz onesteko erabakiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta aldaketaren erabakia eta kopia igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Hirugarrena._Erabakia jakinaraztea Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari, Hirigintza Alorrari eta Aholkularitza Juridikoari, baita interesatuei eta ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2004ko uztailaren 7an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411392