99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELGORRIAGA

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Elgorriagako Udalak, 2004ko uztailaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Elgorriagako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, U.U. 6, U.U.7 eta U.U. 8 unitateei buruzkoa, Elgorriagako Udalak egindako proposamenari jarraikiz eta espedientean jasotako dokumentazio teknikoarekin bat, Gabriel Laborra Erdozain arkitektoak prestatua baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan 70 eta 71. artikuluei buruz ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2004ko uztailaren 15ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411385