99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Herrilur eta altxonbideen mugaketa kartografikoaren prozeduraren hastapena

Mendigorriko Udalak, 2004ko uztailaren 8an egin bilkura arruntean, onetsi zuen udal mugapeko herrilur eta altxonbideen mugaketa kartografikoaren prozeduraren hastapena.

Horretarako, iragarkiak paratuko dira bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Udalbatzaren iragarki oholean, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritako epeetarako.

Argitara ematen da eta jakinarazten ezen interesatuek espedientea aztertzen ahalko dutela udal idazkaritzan, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina; horrez gain, hilabeteko epea izanen dute alegazioak aurkezteko, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Mendigorrian, 2004ko uztailaren 13an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0411375