99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A B A R T Z U Z A

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Abartzuzako Udalak, 2004ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batean onestea Abartzuzako hirigintza arauetako 33B, 2 eta 3 artikuluko aldaketa. Espedientea interesatuen eskura egonen da hilabetez, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2004ko uztailaren 6an._Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0411352