99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

E D I K T U A

Aditzera ematen da alkateak, 2004ko uztailaren 12an, honako dekretu hau eman zuela:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onetsi da Mendikurko etxebizitzetarako lurzoruaren sektore handitua birzatitzeko proiektua aldatzeko proposamena, konpentsazio batzordeak prestatu eta aurkeztu duena. Proposamenaren xedea da telefonia mugikorreko dorrea tokiz aldatzearen balorazioari buruzko espedientea abiaraztea. Espedientean finkatu egin dira, orobat, sektoreko jabekideen artean banatu beharreko urbanizazio kargen zenbatekoak.

Bigarrena._Proposamena jendaurrean jarriko da hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta probintziako egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, nahi duenak aztertu eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Orkoienen, 2004ko uztailaren 12an._Alkatea, Casimiro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0411305