99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LESAKA

Udalaren aurrekontu orokor bakarraren behin betiko onespena

2004ko ekainaren 30eko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean jarritako ediktuen bitartez, Lesakako Udalaren 2004. urterako aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena argitaratu zen, eta baita Andra Mari Zaharretxea Erakunde Autonomoarena ere.

Jendaurreko epean inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedetatukoaren arabera, aurrekontuak behin betikoz onartutzat hartu dira.

Ondorioz, eta aipatu artikuluaren 3. atalaren arabera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeari ekiten zaio, kapituluka.

Udalaren aurrekontuaren laburpena:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 656.403 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 100.300 euro.

3. kapitulua._Tasa, prezio publiko eta bertzelako dirusarrerak: 268.954 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 804.500 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta probetxamendu komunalak: 416.126 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealen besterentzea: 600.150 euro.

7. kapitulua._Administrazio orokorretik entitateari transferentziak: 628.710 euro.

9. kapitulua._Finantza pasiboak: 274.500 euro.

Dirusarrerak, guztira: 3.749.643 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen gastuak: 508.243 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetan eta zerbitzuetan gastuak: 938.393 euro.

3. kapitulua._Finantza gastuak: 36.200 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 324.109 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.836.578 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 6.000 euro.

9. kapitulua._Finantza pasiboak: 100.120 euro.

Gastuak, guztira: 3.749.643 euro.

Andra Mari Zaharretxea erakunde autonomoaren aurrekontuaren

laburpena:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasa, prezio publiko eta bertzelako dirusarrerak: 385.000 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 27.354 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta probetxamendu komunalak: 100 euro.

Dirusarrerak, guztira: 412.454 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen gastuak: 307.950 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntak eta zerbitzuak eskuratzea: 94.650 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 300 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 3.750 euro.

8. kapitulua._Finantza aktiboak: 5.804 euro.

Gastuak, guztira: 412.454 euro.

Lesakan, 2004ko uztailaren 27an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0412410