99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ELGORRIAGA

Kreditu aldaketari buruzko 1/2004 espedientearen onespena

Udalak 2004ko uztailaren 9ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen kredituak aldatzeko 1/2004 espedientea, 2003ko aurrekontuko arrunteko kreditu gerakinak 2004ko aurrekontu arruntari erantsita eta kreditu osagarrien bidez, eranskinean agertzen den bezala; hortaz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunetan, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, horrela xedatzen baitu hasiera batean onesteko erabakiak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Elgorriagan, 2004ko uztailaren 15ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

E R A N S K I N A

GASTUAK:

Kontusaila: 1-121-621. Aurrekontuko aldaketa: kreditu gerakina eranstea. Zenbatekoa: 18.000,00 euro.

Kontusaila: 1-432-648. Aurrekontuko aldaketa: kreditu gehikuntza. Zenbatekoa: 19.000,00 euro.

Guztira: 37.000,00 euro.

DIRUSARRERAK:

Ondoko kontusail honen kontura finantzatuko dira aurrekontuko aldaketak:

Kontusaila: 1-75509 N.G.aren dirulag. Plan Orokorra. Zenbatekoa: 19.000,00 euro.

Kontusaila: 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 18.000,00 euro.

Guztira: 37.000,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0411386