99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 10/2004 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen 2003tik 2004ra luzatutako udal aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 10/2004 espedientea, hain zuzen ere kreditu berezia sortuko baita.

2004ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, maiatzaren 28an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluari dagokionez, ezarritako hamabost eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia:

_Gastuak:

40 45301 62600 kontusaila. "Ekipamendu informatiko berria, erretiratuen elkarterako". Zenbatekoa: 10.000,00 euro.

Gastua, guztira: 10.000,00 euro.

_Finantzaketa:

Dirusarreren soberakina, indarra duen aurrekontuetako gastuen gainetik.

Finantzaketa, guztira: 10.000,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2004ko ekainaren 12an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0411368