99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 7/2004 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko maiatzaren 7ko bilkura arruntean, Udalaren 2003ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 13.ean xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsi zuen 2003tik 2004ra luzatutako udal aurrekontu orokor eta bakarrean zenbait aldaketa egiteko espedientea, hain zuzen ere kreditu gerakinak sartuko baitira.

2004ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, ekainaren 16an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluari dagokionez, ezarritako hamabost eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Gerakinen sarrera:

_Gastu konpromisoei dagozkien gerakinak

61 45290 62202 kontusaila. "Irristaketa-pista eta albokoak moldatzea". Zenbatekoa: 1.566,94 euro.

Gerakinen sarrera, guztira: 1.566,94 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2004ko ekainaren 12an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0411367