99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 9/2004 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko maiatzaren 21eko bilkura arruntean, Udalaren 2003ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsi zuen 2003tik 2004ra luzatutako aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia bat eginen baita.

2004ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, maiatzaren 28an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluari dagokionez, ezarritako hamabost eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

_Gastuak goititzea:

30 42200 21200 kontusaila. "Ikastetxe publikoetako mantentze-lanak". Zenbatekoa: 10.000,00 euro.

Gastu goititua, osotara: 10.000,00 euro.

_Gastu beheititua:

30 42200 22724 kontusaila. "Udako ikasgela": 10.000,00 euro.

Gastu beheititua, osotara: 10.000,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2004ko ekainaren 12an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0411366