99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

"EBRO" KIROL MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea hasiera batez onetsita

Ebro Kirol Mankomunitateak, 2004ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen laburturik:

GASTUAK:

Kreditu berezia.

121 16205, Aseguruak: 4.597,69 euro.

Kreditu berezia, guztira: 4.597,69 euro.

DIRUSARRERAK:

87000, Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

4.597,69 euro.

Finantzaketa, guztira: 4.597,69 euro.

Hori guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Castejonen, 2004ko uztailaren 8an._Mankomunitateko burua, Germán Espinosa Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0411342