99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsirik

Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko martxoaren 17ko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2003ko udal aurrekontu arrunteko aldaketei buruzko hainbat espediente.

Hasierako onespenaren iragarkia 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2004ko maiatzaren 17an argitaratu ondoko jendaurreko epean herritarrek edo interesatuek ez dute erreklamaziorik aurkeztu; hori dela eta, bidezko da honako aldaketa hauek behin betiko onestea:

_31110-13000 kontusaila "Programa orokorreko langilearen soldata": 1.041 euro. Kreditu gehikuntza, zenbateko bereko dirusarrera gehiagorekin finantzatua kontusail honetatik: 4550300 "Dirulaguntza, L.N.B.S. Programa orokorra".

_31120-62500 kontusaila "ELZko ordenagailuaren mahaia": 157 euro. Kreditu berezia, honako kontusail honetan zenbateko bereko kreditua deuseztatuz finantzatua: 32300-22606, "Enplegu sozial babestuaren programako jarduerak".

_12100-16001 kontusaila "Administrari laguntzailearen gizarte segurantza": 160 euro. 12100 21500 kontusaila "Bulegoko ekipoen mantentze-lanak": 900 euro. Kreditu gehikuntzak, kontusail honetan 1.060 euroko kreditua deuseztatuz finantzatua: 32300-22606 "Enplegu sozial babestuaren programako jarduerak".

Buñuelen, 2004ko ekainaren 25ean._Mankomunitateko burua, Carlos Zamora.

Iragarkiaren kodea: L0411212