99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OLETA

Belarren eta abeltegiaren aprobetxamendua enkantean

Oletako Kontzejuak enkantea eginen du herrilurretako eta erreserbatu gabeko finka partikularretako belarrak, bai eta Kontzejuko abeltegia ere, aprobetxatzeko. Hona hemen baldintzak:

Errentan emateko epea: 8 urte (behin betiko esleipenetik hasita).

Bidea: ahozko posturen bidez.

Hasierako prezioa: 6.000 euro.

Gora jotzeko hainbertzekoa: 50 euro.

Gainerako baldintzak: baldintzen plegua Leozko Herriko Etxean biltzen ahal dute interesatuek (9:00etatik 14:00etara), edo bertzenaz Tafallako Goldaracena moldiztegian (Avenida Sangüesa, 7) eta Iruñeko Eco-Copy liburudendan (Antso Azkarraren etorbidea, 20).

Oletako Kontzeju Etxean eginen da enkantea, 2004ko irailaren 11n, 12:00etan.

Oletan, 2004ko uztailaren 31n._Kontzejuburua, Esther Osés Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0412432