99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A T A R R A B I A

Etxebizitza enkantean

Atarrabiako Udalak, 2004ko uztailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen enkante publikoa egitea Atarrabiako Kapanaburua kaleko 1 zenbakiko 4.a D ateko etxebizitza besterentzeko.

Hasierako prezioa ehun eta hirurogeita hamazazpi mila bostehun eta laurogeita hamaika euro eta laurogeita hamar zentimokoa da (177.591,90 euro).

Enkantea arautuko duen klausula ekonomiko administratiboen plegua eta hari erantsitako dokumentazioa lizitatzaileen eskura daude Atarrabiako Udalaren idazkaritzan, 012-infolocal telefonoan eta Udalaren web orrian: www.villava.animsa.es

Proposamenak aurkezteko hilabetea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan zehazten den edukia dutela, Atarrabiako Udalaren erregistroan aurkeztu ere, jendea hartzeko ordutegian. Jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehenengo egun baliodunean, eguerdiko hamaiketan.

Atarrabian, 2004ko uztailaren 30ean._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0412035