99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

M E N D A B I A

Oihan enkantea

Mendabiako Udaleko alkate udalburuaren 2004ko ekainaren 29ko 326/2004 Ebazpenaren bitartez, ondoko oihan aprobetxamendua ahozko posturen bidezko enkante publikoan saltzea erabaki zen:

_Lotea: 1.527 makal, 1.098,74 metro kubiko zur egiten dutenak, "El Navazo" eta "Camino de la Vega" alderdietan. Prezioa: 54.937,00 euro.

Enkantea Mendabiako Udaleko bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun baliodunean, 13:00etan.

Enkantean parte hartu ahal izateko, 1.098,74 euro utzi beharko dira behin-behineko fidantzatako. Orobat, enpresaren sailkapen agiria eta baldintzen pleguko 5. artikuluan eskatutako gainerako baldintzak aurkeztu beharko dira.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 231. artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak sesteoa izanen du.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai daude Udaleko idazkaritzan.

Mendabian, 2004ko ekainaren 29an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0412028