99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARRIBE-ATALLU

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2.557 intsinis pinu, 3.324,00 metro kubiko zur eta 94 metro kubiko enbor ttiki egiten dutenak. Mozketa mota: bukaerako matarrasa.

Hasierako prezioa: 151.734,00 euro. (BEZa kanpo).

Proposamenak Arribe-Atalluko Kontzejuko Etxean aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduna igaro ondoko astelehenean, arratsaldeko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko asteartean, arratseko zortzietan, irekiko dira proposamenak.

Bi epe horietako edozein egun baliogabean bukatzen bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea, ordu berera arte.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira, nahitaez:

1. Eskatzailearen nortasun agiria.

_Lizitatzailea pertsona juridikoa bada, eraketaren eskritura aurkeztu beharko du eta, behar bada, aldaketarena, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik, hori guztia aplikatzen ahal zaion merkataritzako legediaren arabera, horrelakorik eskatzerik bada. Horrela ez bada, eraketaren eskritura edo agiria aurkeztu beharko du, edo hala bada, aldaketarena, estatutuak edo eratzearen akta, jarduera arautzen duten arauak agertuz, betiere behar den erregistro ofizialean inskribaturik.

_Lizitatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharo du.

2. Lizitatzailearen adierazpena, edo, hala bada, haren ahaldunaren edo ordezkariarena, non adieraziko duen, hitzen ardura bere gain hartuz, ez enpresa ezta bere administrariak ere ez daudela kontratatazio galarazpenen barrenean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluak aipatzen dituenetan.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

4. Behin-behineko fidantza gisa, hasierako prezioaren % 2 utzi izanaren ordainagiria.

5. Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura egonen da, Arribe-Atalluko Kontzeju Etxean. Telefonoa: 618772989

Arribe-Atallun, 2004ko uztailaren 26an_Kontzejuko burua, Demetrio Aizcorbe Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L0411914