99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

142/2004 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Euskararen euskalkien aberastasunari buruzko erakusketa ibiltari bati dagozkion lanak, lehiaketaren bidez, kontratatzea xedatzen duena.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Euskararen euskalkien aberastasunari buruzko erakusketa ibiltari bati dagozkion lanak eta Iruñean 2004ko abenduan jendeaurrean egotea kontratatzeko.

Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatu eta egitea.

Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa.

Aurrekontua: 60.484 euros, gehienez ere.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari zuzenduak, iragarki honen bukaerako ereduari jarraikiz.

Proposamenak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun baliodunean, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Santo Domingo karrika, 8).

Administrazio Klausula Partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan. Han bertan kontratazio honi buruzko edozein argibide ere emanen da.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 2an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

PROPOSAMEN EREDUA

Sinatzen duenak, ......................................... j/ak, N.A.N. edo I.F.Z. ............., helbidea ......................................., bere izenean arituz edo ......................... ordezkatuz, Nafarroako Euskararen euskalkien aberastasunari buruzko erakusketa ibiltari bati dagozkion lanak kontratatzeari dagozkion proiektuaren eta administrazio klausulen pleguaren berri izanik, konpromisoa hartzen du hura egiteko, klausula haiei hertsiki lotuz, orokorrean eta gehienez ere .................................. eurotan (euros).

Gehieneko salneurri horrek, BEZa eta zerga mailako beste edozein zerga, tasa edo ariel, jasoko dituzte barnean, bai eta kontratistaren industria onura eta kontratua egitetik etor litekeen beste edozein gastu ere, ohikoa edo ez-ohikoa.

.......................n, 2004ko ................aren .............(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0412439