II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ETXARRI-ARANATZ
Lehiaketa publikoa
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1988 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Etxarri-Aranazko Udalak, 2004ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: "Alde Zaharreko argiak" obraren exekuzioa adjudikatzea.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.
Kontratatzeko gaitasuna: I taldea, 1. azpitaldea, d kategoria.
Kontratazio aurrekontua: 141.408,34 euro.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago, Copia kopia-dendan, Pío XII.aren etorbidean.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Etxarri-Aranazko Udalaren erregistroan, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta Udal honetako Gobernu Batzordeak egiten duen lehen bilkuran.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Etxarri-Aranatzen, 2004ko uztailaren 16an._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.
Iragarkiaren kodea: L0411357