94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

L E A T X E

Pinares azienda larrirako bazkatokia enkantean

Larreei buruzko ordenantzaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Pinares izeneko azienda larrirako bazkatokia herritarren artean egindako banaketan inork ere hartu ez duenez, enkante publikorako dei egiten da aipatu bazkatokia esleitzeko azienda larrirako (behi nahiz behor), 2004ko urriaren 1etik hasita zortzi urte igaro arte. Hasierako prezioa: 5.400,00 euro urtean.

Plegu itxien bidez eginen da enkantea eta eskaintzak, behin-behineko fidantza gisa % 2 ordaindu izanaren agiriarekin batera, idazkaritzan aurkeztuko dira hamabosgarren egun balioduneko ordu bata baino lehen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaintzak egun horretan irekiko dira, 13:30etan.

Enkantean inor ateratzen ez bada, beste bat eginen da % 10 merkeago, lehenbiziko enkantea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, 13:00etan. Bigarren enkantean ere inork hartzen ez badu, beste bat eginen da % 20 merkeago, bigarren enkantea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.

Leatxen, 2004ko ekainaren 24an._Alkatea, Pedro Gorráiz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L04115415