94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

L E A T X E

Pinuak enkantean

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lehenengo lotea._Cerros Viejos alderdian, 1.891 larizio pinuz osatua, 1.367 metro kubiko zur larri eta 152,9 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 34.455,51 euro, gehi BEZa (hogeita hamalau mila laurehun eta berrogeita hamabost euro eta berrogeita hamaika zentimo, gehi BEZa).

Bigarren lotea._Otabera alderdian, 6.274 larizio pinuz osatua, 425,5 metro kubiko zur larri eta 638,2 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 9.105,53 euro, gehi BEZa (bederatzi mila ehun eta bost euro eta berrogeita hamahiru zentimo, gehi BEZa).

Proposamenak, bi loteetarako batera edo bakoitzarentzat banaka, gutunazal itxietan, udal idazkaritzan aurkeztu behar dira, hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Plikak jarraian irekiko dira. Proposamenetan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1._Proposamen ekonomikoa, azkenean eransten den ereduari jarraituz.

2._Udal diruzaintzan behin-behineko fidantzatako % 2 ordaindu izanaren gordekina.

3._Enpresaren sailkapen agiria.

4._Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, proposizio egileak bere zerga eginbeharrak eguneratuak dituela dioena, Nafarroako Foru Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1.998 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ..................., helbidea: ................, karrika: ................, zk.: ...... N.A.N. zk.: ............ Leatxeko Udalak Cerros Viejos eta Otabera alderdietan larizio pinuz osaturiko bi lote saltzeko 2004ko ..........aren ........(e)an, ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, honako diru kopuru hau eskaintzen dut:

Lehenengo lotea, 1.891 larizio pinuz osatua, 1.367,7 metro kubiko zur larri eta 152,9 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak; horren truke ............ (letraz eta zenbakiz)........... euro gehi BEZa eskaintzen ditut.

Bigarren lotea, 6.274 larizio pinuz osatua, 425,5 metro kubiko zur larri eta 638,2 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, horren truke ............ (letraz eta zenbakiz)........... euro gehi BEZa eskaintzen ditut.

Era berean, horretarako onetsitako baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua onartzen dut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0411413