94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

UHARTE

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Joaquín Hernández Armendáriz. Jarduera: kafe dastalekua eta salmenta. Tokia: Itaroa merkataritza-gunea; Uharte.

Uharten, 2004ko ekainaren 29an._Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0410479