II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
M A R T Z I L L A
2004rako karga-tasak eta tasak
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Martzillako Udalak, 2003ko azaroaren 27an egindako bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen 2004an indarrean egonen diren tributuak eta tarifen tasak ezarri eta antolatzeko zerrenda.
Karga-tasak
Landalurraren gaineko karga-tasa: % 0,80, katastroko balioaren gainean.
Hirilurraren gaineko karga-tasa: % 0,41, katastroko balioaren gainean.
J.E.Z.: tasa % 1,40 izanen da.
Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga: aldizkako tarteen ariora finkatzen da 3.1eko portzentajeetan eta tasa % 15 da.
Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.
Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: burutze materialaren aurrekontuaren gainean zerga-tasa % 4,5.
Errodaje tasa
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren pean ez dauden ibilgailuetarako:
25 zaldi fiskal baino gutiagoko ibilgailuak, % 39,3.
25 zaldi fiskaleko edo gehiagoko ibilgailuak: % 52,8.
Mota bereko ibilgailuendako zirkulazio zergan ofizialki ezarritako tarifen gainean.
Espedienteak eta agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak
DIN A-4 fotokopia bakoitzagatik: 0,12 euro.
DIN A-3 fotokopia bakoitzagatik: 0,15 euro.
Fotokopia eginbidetu bakoitzagatik: 2,00 euro.
Agirien konpultsa: Lehen orriagatik, 2,00 euro.
Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,30 euro.
Egiaztagiriak: arruntak, 3,00 euro bakoitzagatik.
3 urte edo gehiagoko historikoa: 18 euro.
Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18 euro.
Lurzatien gaineko zedulak: 3 euro.
Katastroko orriak: 0,60 euro.
Txostenak etxebizitzak deskalifikatzeagatik: B.O.E. deskalifikatzeagatik, bakoitzeko 18 euro.
Espedienteak tramitatzea:
Jarduera sailkatuaren espedientea: 200 euro.
Arma txartelen tramitazioa: 18 euro.
Hirigintzako lizentziak emateko tasak
Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa, aldaketa partzial edo bereziak, xehetasun azterlanak, lurzatien zatiketak eta birzatiketak, urbanizatzeko proiektuak eta Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualak: 400 euro.
Espediente bakoitzagatik, gehi iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 31 euro.
Obra lizentziak, aitzineko ataletan sartu gabeak: % 0,2052.
burutze materialaren aurrekontuaren gainean, eta gutienez ere 30 euro.
Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 31 euro.
Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik
Lizentziak, eraikinak lehen aldiz okupatzeagatik: 0,41 euro/metro karratu eraikia.
Establezimenduak irekitzeko tasak, jarduera sailkatu eta kaltegabeak egiteko
Saltokiak, 80 metro karratuko azalera baino gutiago dutenak: 160,29 euro.
Saltokiak, 80 metro karratu edo gehiagokoak: 255,90 euro.
Gestoriak eta bulegoak: 255,90 euro.
Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 477,89 euro.
Industri nabeak eta biltegiak, 200 metro karratu bitartekoak: 477,89 euro.
Industri nabeak eta biltegiak, 201etik 400 metro karratu bitartekoak: 961,96 euro.
Industri nabeak eta biltegiak, 400 metro karratu baino gehiagokoak: 1.603,26 euro.
Laguntzako eraikin eta saltokiak: 205,2 euro.
Hilerriko zerbitzuak eta hilobien kontzesioak emateko tasak
Hilerria (zerbitzuak):
Ehorzketa zerbitzuak lurrean: 77,08 euro.
Ehorzketa zerbitzuak panteoian: 61,66 euro.
Ehorzketa zerbitzuak nitxoan: 40,08 euro.
Zerbitzu hauei dagozkien tasei igeltserotzaren kostuak gehituko zaizkie.
Hilerria (hilobien kontzesioa):
Lehen hilobiaren kontzesioa 185 euro.
Bigarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 616,64 euro.
Hirugarrenaren kontzesioa (ondoan badago): 1.233,27 euro.
Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitzagatik): eraikuntzaren prezioa.
Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak
Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:
1. epigrafea._Zangak irekitzea:
1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino tikiagoa bada: metro luze bakoitzagatik:
1.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 41,04 euros.
1.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 20,52 euro.
1.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 4,10 euro.
1.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada: metro luze bakoitzagatik:
1.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 61,56 euro.
1.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 30,78 euro.
1.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,13 euro.
1.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.
2. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea: metro luze bakoitzetik, alderik handienean, 41,04 euro.
3. epigrafea._Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan, hain zuzen ere, obraren kostuaren % 20.
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak
Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:
Bide zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar jartzeko, horien neurriak edozein izanik ere: 6,17 euro/eguna.
Bide zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 12,33 euro/eguna.
Bide zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 18,49 euro/eguna.
Gau eta eguneko pasabideak:
Gehienez 3 metro luze dituztenak (42,17 euro/metroa): 129,79 euro.
3 metro luze baino gehiago dituztenak: aurreko tarifa, gehi 34,64 euroko errekargua metro bakoitzetik.
Ostatuen terrazak:
Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 1. kategoriako eremuetan: 61,66 euro.
Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 2. kategoriako eremuetan: 46,25 euro.
Jaiegun berezietan gehitzen den mahai bakoitzetik: 30,83 euro.
Eskatutako mahaiez gain baimenik eskatu gabe ateratzen den mahai bakoitzetik: 92,49 euro.
Saltokiak karrikako merkatu ttikian:
Saltoki finkoak: 61,66 euro/metro karratua.
Behin-behineko saltokiak: 4,63 euro/metro karratua.
Barrakak: 0,77 euro metro karratu eta egun bakoitzetik.
Publizitate errotuluak paratzeko tasa
Publizitate panelak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik: 6,17 euro.
Publizitate panel argidunak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik: 77,10 euro.
Erakusleihoak, gehienez 2,5 metro karratukoak: 6,17 euro/metro karratua.
Erakusleihoak, 2,5 metro karratu baino gehiagokoak: aurreko tarifa, gehi honako hau metro karratu bakoitzetik: 9,25 euro.
Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak
Udalaren igerilekua, kiroldegia, pilotalekua:
Denboraldiko abonua helduentzat (15 urte edo gehiago): 37 euro.
Denboraldiko abonua haurrentzat (7tik 14 urtera bitartekoak, baita 2001ean betetzen dituztenak ere): 19 euro.
Pentsiodun edo jubilatuen abonua: 13 euro.
Senar-emazteen eta izatezko bikote erregistratuen abonua: 62 euro.
Sarrerak (saio bakoitzetik: goiza edo arratsaldea): 3,50 euro.
Sarrera egun osorako: 4,50 euro.
Familia ugarietako kideendako murriztapena: ezarritako prezioaren % 20.
Kiroldegiaren erabilpena: pista osoa, ordubete: 18,50 euro.
Kiroldegiaren erabilpena: pista erdia, ordubete: 12,33 euro.
Pilotaleku estalia erabiltzea: kantxa, ordu bat edo zatikia: 3,70 euro.
Argi-fokoetarako fitxa bakoitza: 3,10 euro.
Ur horniduraren tasak
Hiruhileko kuota finkoa, abonatuendako: 5,13 euro.
Etxeko ur hornidura, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak). Kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik: 0,44 euro.
Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (aziendategi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak). Kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik: 0,54 euro.
Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena. Kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik: 1,30 euro.
Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.
Estolderia tasa eta hondakin-uren arazketarena
Estolderia, hiruhileko kuota finkoa: 2,05 euro.
Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta antzeko erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak). Hornidurako metro kubiko bakoitzetik: 0,12 euro.
Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (aziendategi, tailer, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak). Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,184 euro.
Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.
Hornidurarako eta estolderiako hartuneak (BEZa sartu gabe): 92,49 euro.
Martzillan, bi mila eta hiruko abenduaren lauan. Alkate udalburua, José María Abarzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L0300697