9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Esleipena, prozedura irekiaren bidez, Arrotxapeako P-9A poligonoa (P-9A, P-9B eta elementu orokorrak) urbanizatzeko obren 4. fasea egiteko

Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2003ko azaroaren hogeita batean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

CGU 03-AZA-21 (12/UV)

Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2003ko abuztuaren 29an harturiko erabakiaren bidez prozedura irekirako deialdia egin ondotik eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2003ko azaroaren 17ko akta ikusirik, harekin bat etorri eta honako hau erabaki da:

1. Arrotxapeako P-9A poligonoa (P-9A, P-9B eta elementu orokorrak) urbanizatzeko obren 4. fasea egiteko prozedura Construnavar, S.L. enpresari esleitzea, 2.618.673,45 eurotan, BEZa barne, lehiaketa arautuko duen baldintzen pleguko aginduei jarraikiz. Egiteko epea bost hilabetekoa da.

2. 2.257.477,11 euroko gastua baimendu eta xedatzea Construnavar, S.L.ren alde. Zenbateko hori Udalaren Hirigintza Gerentzian indarra duen aurrekontuaren kontusail honetatik aterako da: 30-43222-601010 "U.I.3-Arrotxapea."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bortzean. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0300559