9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Udal Planaren aldaketa puntuala

Udal honek, urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri honetako Udal Planaren aldaketa puntuala, 2. poligonoko 409., 5. poligonoko 21. eta 1. poligonoko 559. lurzatien azpikategoria egokitzeko. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian. Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0300788