9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

M E N D A B I A

Tasen gaineko ordenantza fiskalen, prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzen eta karga-tasen aldaketa 2004rako. Hasierako onespena

Udalak ondotik ematen diren erabakiak hartu ditu, aurtengo azaroaren 27an:

Hasiera batean onestea "Indarra duten ordenantza fiskaletan sartu beharreko aldaketen proposamena, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera indar har dezaten".

Onespena jendaurrean paratzea hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta erabakia irmotzat.

Lurraren gaineko kontribuzioa: hirilurra, % 0,30; landalurra, % 0,77.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: ezarritako gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko indizeak, kaleen arabera, 1,40, 130 eta 1,10 dira, espedientean ageri den bezala.

Landazaintzaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala..

Landabideak konpontzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala..

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3,00.

Laborantzarako eta belarretarako erabiltzen diren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bertzelako hileta zerbitzuak egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresa eta partikularrek eremu publikoko, Udalaren lurretako eta herrilurretako hegalkina, zorua eta zorupea okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Erabaki hau irmoa da administrazio bidean.

Errekurtsoak: erabaki irmoen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Hori dena ematen da argitara, bando moduan, orok jakin dezan.

Mendabian, bi mila eta hiruko abenduaren batean. Alkatea, Samuel Caro.

Iragarkiaren kodea: L0300726