9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

Araxes Garaiko Mankomunitatearentzat Zaborrak bildu eta tratatzeko tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa

Araxes Garaiko Zaborren Mankomunitateak bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian egin zuen bilkuran, ondotik osorik ematen den testua onetsi zen:

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEARENTZAT ZABORRAK BILDU ETA TRATATZEKO TASAK ETA ESKUBIDEAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETA HASIERA BATEAN ONETSIRIK

Zaborrak bildu eta tratatzeko tasak

"6. artikulua. Ordenantza honek ezartzen eta arautzen dituen tasak ezin dira zatitu, eta ondoko tarifen arabera eskuratuko dira, BEZa barne:

b tarifa, tarifa arrunta: etxebizitza partikularrak, urtekoa.

c tarifa, tarifa mistoa: etxebizitza, saltokia duena.

d tarifa, tarifa berezia: lantegiak, tabernak, jatetxeak, etab.

b tarifa, 46 euro urtean (7.654 pezeta).

c tarifa, 78 euro urtean (12.978 pezeta).

d tarifa, 156 euro urtean (25.956 pezeta)."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Tarifa berriek 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Araitzen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zortzian. Mankomunitateko burua, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0300813