9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek eta 135. artikuluak agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, Nafarroako Gobernuak 2003ko urriaren 20an harturiko Erabakiarena. Erabaki horren bidez Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak abuztuaren 12an emandako 115/2003 Foru Aginduaren aurka aurkezturiko gora jotzeko helegitea bukatutzat eman zuen. Horregatik, honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59,4. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa, azken helbideko Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarriz:

Erabakiaren hartzailea: Irumovil, S.A., azken helbide ezaguna Zaragoza etorbideko 107. zenbakian, 31006 Posta Kodea, Iruña.

Enpresa interesatuak, aipatu egintzen eduki osoaren berri izan nahi badu, 10 egun baliodun ditu, iragarki hau argitaratu ondotik, Nafarroako Gobernuko Kontsumo Ataleko bulegoetan agertzeko, Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean, "Fuerte del Príncipe II" eraikineko bigarren oinean.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean._Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria, Joaquín Labiano Berástegui.

Iragarkiaren kodea: F0300842