9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A T A R R A B I A

Arau-hausteen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) Udaltzaingoak instruitu dituen espediente zehatzaileen hasieraren jakinarazpen publikoa egiten zaie ondorengo zerrendan dauden salatuei, ezagutzen zaien azken helbidearen berri emanez.

Espedientea: 2003/220. Jabea: Eduardo Sánchez Pellejero. Matrikula: NA-4031-AH. Tokia: Nagusia, 8. Data: 2003ko abuztuaren 23a. Ordua: 8:55. Zenbatekoa: 96 euro. BSL: 38.3. ZEO: 91.2. ORD:

Salatuek hamabost egun balioduneko epea izanen dute alegazioak egiteko eta beren defentsarako egokiak iruditzen zaizkien frogak aurkezteko.

Salaketa arau-haustea egin den momentuan jakinarazi ez bada eta arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, edo ibilgailuaren jabea pertsona juridikoa (sozietateak) izanez gero, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrari edo jabeari eskatzen zaio arau-hauslea nor den esan dezala, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako Udalaren erregistro orokorrean, edo azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako lekuetako batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Nor den errateari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta horren zehapena 50.000 pezetarainokoa izan daiteke.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko dute, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Atarrabian, bi mila eta hiruko abenduaren hamabian. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0300832