II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik
Uharteko Udalak, 2003ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal honen eta Alberto Tejedor Barrios jaunaren arteko hirigintza hitzarmena, Uharteko 2. poligonoko 171. lurzatia dela-eta, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean.
Uharten, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkatea, José Iriguibel López.
Iragarkiaren kodea: L0300786