II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik
Uharteko Udalak, 2003ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Itaroako Plan Partzialeko 21. etxesaileko xehetasun azterlana (2003ESTD0019 espedientea), Hermanos Suberviola Pagola, S.L.k sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Uharten, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkatea, José Iriguibel López.
Iragarkiaren kodea: L0300776