9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Berriozarko Lantzeluze kaleko 1 eta 3 zk.etako xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2003ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2003ko uztailaren 28an hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Lantzeluze kaleko 1 eta 3 zk.etako xehetasun azterlana, jabeek berek sustatua.

Xehetasun azterlanaren helburua da etxebizitzetarako sarbidea hobetzea, oztopo arkitektonikoak kenduz eta bi igogailu paratuz aipatutako eraikinean, igogailu bana atariko.

Xehetasun azterlan hori jendaurrean egon da hogei egunean, irailaren 5ean 2003ko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarkiak paratuta.

Jenduarrean egon den bitartean inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik batere aurkeztu.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluak osoko bilkuraren eskuetan uzten duela antolamendua egiteko agirien behin betiko onespena.

Ikusirik, orobat, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa.

Horrenbertzez, erabaki da:

Lehenbizikoa._Behin betikoz onetsi da Lantzeluze kaleko 1 eta 3 zk.etako xehetasun azterlana, jabeek berek sustatu dutena etxebizitzetarako sarbidea hobetze aldera, oztopo arkitektonikoak kenduz eta bi igogailu paratuz aipatutako eraikinean, igogailu bana atariko.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena._Kopia eginbidetua igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 81. artikuluan xedatuaren babesean".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta hiruko abenduaren bian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0300513