9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Jesús Erburu Elizondo jaunari, azken helbide ezaguna Olazko Parkean, 8 zenbakian baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 179/03 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003ko urtarrilaren 29an, 11:00ak aldera, NA-7030-AT ibilgailuari salaketa jarri zitzaion, zamalanetarako erreserbatutako tokian aparkatzeagatik, lan horretan ari gabe, Basilio Armendariz, 3 zk.an; egitate hori arau-hauste larria da, 13/92 Errege Dekretuko 91.2 artikuluaren arabera.

Jesús Erburu Elizondo interesatuari kargu plegua igorrita, helbidea Olazko Parkeko 8 zenbakian baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, zamalanetako eremuan aparkatzea, horretan ari gabe, 13/92 Z.E.O.n behar bezala zehaztutako debekua da.

Bestalde, udaltzainak berretsi egiten du egindako eta salatutako egitatea:

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko abenduaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300732