9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Kalifikazio juridikoaren aldaketa

Uharteko Udalak, 2003ko azaroaren 27an egin bilkuran, espedientea irekitzea onetsi zuen, ondotik ematen diren lurzatietako zorupearen kalifikazio juridikoa aldatzeko, etorkizunean aparkalekuak egin ahal izate arren lurpean eraikitzeko eskubidea eratu beharrez:

_Mokarteko Plan Partzialean:

UE3-V.1(a )= 21,89 m².

UE3-L.1(c )= 603,14 m².

UE3-L.1(b )= 5,19 m².

UE4-L.1(a )= 28,29 m².

_Miravallesko Barne Berrikuntzarako Planean:

UE1-V.1(a )= 34,83 m².

UE2-L.1(B )= 1,78 m².

Espediente hau eta erabakia jendaurrean egonen dira, hilabetez.

Uharten, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0300775