9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1120/2003 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez aldatzen da azaroaren 19ko 1120/2003 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erien Arazoetarako Zerbitzuko Administrazio Ataleko buru izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 15eko 928/2003 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erien Arazoetarako Zerbitzuko Administrazio Ataleko buru izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 11n.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, azaroaren 19ko 1120/2003 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Kalifikazio epaimahaiaren izendapenean oker bat dagoela oharturik, bidezko da osaera aldatzea.

Uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera,

EBATZI DUT:

1. Kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea honako deialdian: azaroaren 19ko 1120/2003 Ebazpena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erien Arazoetarako Zerbitzuko Administrazio Ataleko buru izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidez betetzekoa; Ramiro González Fandos jauna mahaikide titular izanen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu baitu José Camino Unzu jaunaren ordez.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamazazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0301405