77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

Eremu publikotik soberakoa deklaratzeko espedientea

"777. lurzatia eremu publikotik soberakoa deklaratzeko espedientea Biltzar honen idazkaritzan egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. 1979an mendi-pista bat egiteko lurren desjabetzapena abiatu eta horretatik heldu da delako lurzatia; muga hauek ditu: 46. finka, Belurra Promociones y Construcciones, S.L.rena eta 45. finka, Sunbillako Udalarena.

Ukiturik gertatzen diren guztiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, haien egiaztagiriekin batean."

Donezteben, 2004ko ekainaren 2an._Biltzarreko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409266